andoni egana
HITZ ETZANAK

Izaerak

2019ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Beti uste izan dut bi pertsonaje publiko mota behintzat badirela. Batzuk, leku batera sartu edo iristean nahiago izaten dute ezagut ditzaten; beste batzuk erosoago sentitzen dira ezagutzen ez badituzte.

Durango-egunak joan dira, eta salpostuen atzean denetariko kultur-sortzaileak elkartuko ginen. Autoprodukzioren batekin joan direnen eta norbaiten eskutik joandakoen artean izango da alderik saltzeko garaian jartzen den grinari dagokionez. Baina horrez gaindi, izaerak asko egiten du. Hemennagoni-ren batzuk izango ziren, erakusleihoan jartzea axola ez zaienak, natural saltzen dakitenak, sinaduraz gain bakoitzari lerro batzuk idazteko ohitura dutenak, lerroak zenbat eta gehiago txanda luzeago, eta orduan eta gusturago sinatzailea. Etortzekoesandidateta... batzuk ere han izango ziren, gogoz kontra bezala salduz. Izango ziren Ezezezjoanbestebatera ultralotsatiak; geratubahemen! bakartuak; banekieznintzenetorriko damutuak; laletxenaiz! konfiatuak; eznaiziadeus zalantzatiak...

Ajerik ez dutenek ere biharamuna izango dute gaur. Mugarri bat pasatu dela eta beste zerbaiti ekin aurretik sentitzen den hutsune moduko hori. Ez dezala luzaroan iraun. Edo bai. Bakoitzak ikusiko du...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.