andoni egana
HITZ ETZANAK

Colon

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Giza ahuldade ezagunenetarikoa da. Gu bezain xelebrea edo xelebreagoa den jendearen berri izatean lasaitu bat hartzen dugu. Reality-etarako hautaprobak egiten dituztenek ongi baino hobeto dakite hori. Aurtengo El conquistador del Caribe lehiaketako parte hartzaileen aurkezpenari begira ari nintzaion joan zen astelehen gauez. Helburua neu nahiko ongi sentiaraztea baldin bazen, lortu zutela aitortu beharko dut...

Aurkeztu zituzten parte hartzaileak. Azaldu zuten, Julian Iantziren eskutik, aurtengo jokalekua. Dominikar Errepublikako itsasertzetik mintzo zitzaigun lesakarra. Berak eman zigun hiru taldeen izendapenaren berri: Guaraguak, Majak eta Caguamak. Belatz handiak, sugeak eta dortokak hala ziren aurkezleak aditzera eman zigunez, garai bateko taíno indigenen hizkuntzan.

Bertakoekiko sentiberatasun ukitu bat zatekeen, Dominikar Errepublika dena Kristobal Kolonen La Española izan ez balitz, espainiarren eta europarren lehen kokaleku finkoa Ameriketako lurretan. Gaztelerak birrindutako hizkuntza bati keinu bat egiten ari ziren... gazteleraz. Eta gure telebista publikoan! Egungo konkistatzaileek ez daukate itsasontzietan abentura ezinezkoetara abiatu beharrik. Aski dute pantaila bat eta agintarien axolarik eza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.