andoni egana
HITZ ETZANAK

Marcelo

2021eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Portugalen presidente hautatu dute berriz, Marcelo Rebelo de Sousa.Kontserbadorea omen da, begirada urdinekoa, eta uste gabeko tokietan ere bera izaten omen da azaltzen lehenengoa, izan istripu bat, izan kirol garaipen baten ospakizuna, izan etxegabeekin otordu bat konpartitzea. Hurbileko sentitzen omen dute portugaldarrek, eta, horregatik, bere izenez deitzen omen dio herritar asko eta askok: Marcelo.

Mundu oso bat dago —ez behar hainbat aztertua— gure izenak eta izendatzen gaituzten erak osatzen dutena. Izengoitiek, sustraietara jotzen dute sarri, eta baserri-izenetik edo arbasoen goitizenetik elikatzen dira: Agerre, Andu, Alpargatero, Muxarra… Beste izengoiti batzuk pertsonaren bitxitasuna eta ezaugarri jakinen bat dakarte gogora: Balantxas, Baldarras… Antonomasia dago beste zenbaiten oinarrian: Errekartetxo, Fitipaldi, Urtain… Hor daude aliasak. Hots, legez kanpoko lanetan poliziarena zailtzeko erabiltzen direnak: Gadafi, Pertur, Pototo… Baita alonimoak ere. Lan jakin baterako norberak hautatzen dituen izen deiturak: Rubén Darío, Bernardo Atxaga…

Mundu bat zabala, interpretaziorako tarte handia uzten duena. Portugalgo logikari segituz, Iñigok —ez baitio inork hala deitzen— ez luke erraza lehendakaritza lortzea. Arnaldok, ostera…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.