Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Mozkorra

Andoni Egaña -

2021eko irailak 28

Mozkorrak atzetik zer dakarren badakigu. Ajea beti; askotan balantza; noizbehinka damua. Mozkorrak zer galtzen duen ere jakinean gaude: denbora-espazioen neurria beti; kartera askotan; duintasuna tarteka. Mozkorrari zer itsasten zaion ere ikasi genuen: kiratsa beti; oinetakoen zoruan zerbait gehienetan; bere moduko lagunen bat batzuetan...

A letra ere atzetik darama mozkorrak. Itsatsita askotan. Baina galdu ere egin dezake bere moduko beste lagun batekin topo egitean. Horregatik hartzen dute min nire euskaldun belarriek «mozkorra borroka» entzutean. Ez dakit noren asmazioa den. Nik, Andoni Ortuzar jeltzaleari entzun nion lehen aldiz. «Oilarra jokoa» edo «zilarra papera» entzuteak adinako atzerakoa eragiten dit «mozkorra borroka» entzuteak. Handiagoa.

Euskaraz ez dakitenek, bertako nahiz kanpoko, oso gustura hartu baitute esamolde berria. Hasiak gaude mozkorra borroka-ri buruz gazteleraz entzun eta irakurtzen. Kontu narratsak adierazteko euskarara jotzeak gutxi du kasualitatetik, eta gaiztotik asko. Ez dakidana da ze genero nagusituko den, la mozkorra borroka edo el mozkorra borroka. Baina hala geratuko da fosildua. Hala iritsiko zaigu guri bueltan-bueltan. Eta urte gutxiren buruan, ez digu belarriko minik ere emango.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.