andoni egana
HITZ ETZANAK

Zuria

2022ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Ez zen ongi sentitzen talde hartan. Hura ez zen bere lekua. Zuria zen bera eta ohitua zegoen pribilegio batzuetara eta lagunarte jakin batera. Orain zuena baino lagunarte maila jasokoagora, alegia. Erabili egin zutela sentitzen zuen. Amu gisan erabili, hain zuzen ere.

Begiratzen zuen aldamenetara, eta ezohiko lagunak sumatzen zituen: galletak, marmelada, makarroiak, komuneko papera, lixiba... Bera ez zegoen jendarte horretara ohitua. Lehengo lagunak ez ziren inondik ageri. Non sartu zen okela? Non galdu arraina? Non zebiltzan fruta eta barazkiak? Ez zegoen batere gustura saskikide berriekin. Zuria zen bera. Txokolate zuri tableta bat. Begirunea zor zitzaion! Eta sartu ez zuten, ba, euro bana baino balio ez zuten marka zuriko gainerako produktu mordo batekin batera saskian! Halako umiliaziorik ez jasatearren gauza zen gauez, ezkutuan, saskitik jauzi egin eta ihes joateko.

Espainiako Gobernuak zenbait jaki eta produkturen salneurrian esku hartzen hasiko dela esan orduko, saltoki erraldoiak erreakzionatzen hasi dira. Carrefourrek euro banako hogeita hamar produkturekin saski bat osatu du.Eskueran daukazu. Ez duzu han okelarik edo barazkirik aurkituko, baina bai zuku, espageti, irin... eta ihes egitea lortu ez badu, txokolate zurizko tableta bat ere!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.