andoni egana
HITZ ETZANAK

Gazteak

2022ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Beti giroa bikaina den bezala, beti dago gazte asko. Gazte pila bat. Eta beti nabarmentzen du datua esatariak, antolatzaileak, parte-hartzaileak... Gazte mordoa.

Beti idatzi dut, baina beti ere ez. Gizonezkoen lehen mailako futbol partida baten emanaldian, esatariak nekez esango du harmailatan gazte asko dagoenik; txirrindulariak mendate batean pasatzen direnean, jendetzaren artean gazte asko zegoenik ez du inork aipatuko; zinemaldi entzutetsu batera joandako ikusle kopurua zenbatekoa den esango dute, baina ez dute aretoetara gazte asko ala gutxi hurbildu den zehaztuko. Zertarako? Ekitaldi horien arrakasta segurua da, lehen, orain eta gero. Baina zinez axola diguten kontuetan, zeinetan transmisioa ziurtatzea funtsezkoa zaigun, beti ikusiko dugu gazte pila bat, eta azpimarratu egingo dugu gainera. Nafarroa Oinez-en gazte asko ikusiko dugu beti. Manifestazio batean ere beti gazte asko. Gazte asko Euskaraldiak antolaturiko ariguneetan...

ETBren laugarren kanalean ikusi nuen bertsolari txapelketako Donibane Garaziko finalerdietako saioa. Entzuleen artean gazte asko zela azpimarratu zuten esatariek. Ondo. Bertsolaritzaren aitzineratzeak axola digun seinale. Baina ni al naiz bakarra, adi-adi begira ipini, eta gazte hainbat gazta zenbatu zuena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.