andoni egana
HITZ ETZANAK

Fabrikakoak

2023ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Hogeigarren mendean, bertsolarien zerrendak egiten zirenean, izen batzuen ondoren eta parentesi artean, (i) ipintzen zuten. Ikasiak ziren ala ez sailkatzen zuten horrela, nahiz eta ikasketa horiek zenbaterainokoak ziren zehaztu ez. Gainera, ikasiaren hori beti da erlatiboa.

Delako (i) ipini ordez (fl) jartzen hasi izan balira, ez zuketen lan handirik izango. «Fabrikako langile» nor zen eta nor ez, alegia. Xenpelar salbuespena litzateke. Hura bai, aritu zen hil aurretxora arte Errenteriako ehun fabrikan langile. Txirrita hargin aritzen zen, gaur bai eta bihar ez; etzi hemen eta etzidamu han. (fl)rik gabe geratu beharko zuen. Uztapidek ere bai, nahiz bolada batez garagardo fabrika batean aritua izan. Bere belaunaldiko gehienek ere sobera lukete. Hurrengo belaunaldian, Joxe Luis Gorrotxategi, Euxebio Igartzabal... lirateke (fl)dunak. Gurean, Millan Telleria, Jokin Sorozabal, Juan Joxe Loidi Saletxe... Gehiago ez. Eta gazteagoetan, Iker Zubeldia eta besteren bat.

Langile bai, baina ez fabrikan. Horregatik eman didate atentzioa Xabier Mendiguren editorearen hitzek Iñaki Irasizabalen Otsoa etorriko da nobelaren aurkezpenean. «Iñakik, fabrikako tailerreko langilea denez, inork ez bezala ezagutzen ditu...». Azpimarra arras argigarria...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.