andoni egana
HITZ ETZANAK

Partikular

2023ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Ez zen goxoa partikularretara joan behar izatea. Eskola-orduekin iristen ez zitzaizun seinale. Eskolan atzera samar geratzen bazinen, beste norbaitengana joan behar izaten zen honako edo halako ikasgaia lantzera. Eta orduak ordaindu, baldin eta senitartekoren batek borondatez lan hori bere gain hartzen ez bazuen. Ez dut aspaldian inor partikularretara joaten denik entzun. Izen jasangarriagoren bat jarriko zieten. Eufemismoren bat segur aski.

Ume eta gazteen kontua zen hori gehienean. Gizartea osorik harrapatzen zuen beste kontu bat bazen, ordea: partikular joatea. Artean publiko/pribatu terminoak hain erabiliak ez zirenean, osasun sistema doakoak harrapatzen ez zituen osagileetara jotzeari deitzen zitzaion partikular joatea. Ahal zuena beti joango zen; gutxiago ahal zuena, gutxiagotan; eta ezin zuenak partikular joan, gabe geratu beharko zuen, gaitza denborak noiz sendatuko.

Eta xelebrea da azal-mamien garapena. Gure esamoldeen hiztegian gero eta gutxiagotan azaltzen da partikular. Aldiz, gure jarreretan gero eta maizago suma daiteke. Gizarte modu honetan, gero eta partikulagoak gara, gure partikular izan nahian. Ni eta nirea. «Masajistarengana noa» dio ahal duenak. «Partikular doa» pentsatzen du ezinean dabilenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.