Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Fedeak

Andoni Egaña -

2023ko martxoak 15

Zuzeneko kutsatzerik ez dagoela adierazi dute Europako Batasuneko agintariek. «Zeharkako kutsatzeak ote dauden aztertu behar dugu, baina ez dugu arrisku esanguratsurik ikusten», erantsi diote esanari. Lasaitasunerako deia egin dute Frantzia eta Espainiako gobernuek ere. Lasai ez egoteko aski. 2008ko krisiak eta COVID-19ak irakatsi digute urruti sortua ere berehalaxe heltzen dela etxe atarira. Silicon Valley bankuaren porrotak izua sortu du han; beldurra hemen.

Agustin Fernandez Maloo idazleari irakurri berri diot, kapitalismoa erlijio berri bat dela. Fedeak baino ez dezakeela sostenga, guk hogei euroko billete batek zinez hogei euro balio dituela sinestea. Bankuan daukagun dirua han dagoela sinestea fede kontu hutsa dela. Ondasunak urretan neurtzeari utzi zitzaionetik kapitalismoa erlijio bihurtu omen zen...

Talaia horretatik, gero eta hobeto ulertzen dut burua galdu duten edadekoen bitxiak eta sosak aldean nahi izatearen joera konpultsiboa. Ezkutatzeko grina izaten dute gainera, eta gero aurkitzen izaten dituzte lanak familiakoek. Bukaera gerturatzen ari dela sumatzen duenak izango du edo ez du beste mundu batekiko federik, baina bizitza osoko izerdiz lorturiko sosak inork goberna diezazkion ez du nahi izaten. Galdu du fede hori.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.