Onintza Enbeita.
BIRA

Terrorista

2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Ez dakit Palestinari buruz esatekorik gelditzen zaigun dagoeneko. Egoera beltza da; oso beltza. Izan ere, munduaren zati handi batek nahiago du beste aldera begiratu. Israelek egiten duena egiten duela, munduko potentzia guztiak isildu egiten dira. Nik esan dezakedan guztia erakutsi dute honezkero irudiek: etxegabetuak, faxista inkontrolatuak kaleak hartzen, kazetarien egoitza suntsituak, ume hilak... Israel eta Palestina parean jartzen dituen edonork daki indar orekarik ez dagoela bien artean. Okupatuek dena daukate galtzeko, duintasuna izan ezik. Mapan gero eta leku txikiagoa dute; ezin diete honezkero lur askorik lapurtu. Giza eskubideen defendatzaile sutsu askok, ordea, berdin salatzen du batzuen indarkeria eta besteena. Batzuen irudiko, gatazka batean ardura bera dute okupatzaileek eta okupatuek, eta nik hori ezin dut ulertu. Zure herria okupatzen badute eta miseriara kondenatzen bazaituzte, zeure burua defendatzeko eskubidea gutxienez geldituko zaizu, ezta?

Egun ez dago indar orekarik Palestinaren eta Israelen artean. Batzuk genozidio betean ari direnean, munduak albo batera begiratzen du, eta besteek euren burua defendatzen dutenean, munduak terrorismoa ikusten du. Ez dago munduko potentzia handiak baino terrorista handiagorik, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.