Onintza Enbeita.
BIRA

Pribatua

2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Normalizatuta dago aseguru pribatuen kontua. Edonork dauka halako edo bestelako zerbitzuak osasun sistema pribatuan hartzeko asegurua. Lehen, aberatsek izaten zituzten halakoak, baina, orain, neu naiz ezetzera dagoen bakarra. Ez da nik ez dudalako zerbitzurik nahi, baina nik itsu-itsuan sinesten dut sistema publikoan lanean ari diren mediku, erizain, garbitzaile, laguntzaile eta bestelako profesionaletan. Ezin dut sinetsi, ordea, haien soldatak, zerbitzuak, ospitaleak murrizten dituzten politiketan. Are gutxiago, hori gertatzen ari dela ikusita, protesta egin ordez, aseguru pribatuetan gotortzen ari den herrian.

Bakoitzak erabakiko du bere dirua zertarako erabili. Bai. Itxaron zerrendei aurrea hartu behar zaie kasu askotan. Ere bai. Normala iruditzen zait Osakidetzak bete ezin diguna gure kabuz betetzea; baina ez dezagun ahaztu erabaki politikoa dela osasungintza publikoak zer eta zenbat emango digun. Eta, kasualitatez, kasualitate hutsez, Osakidetza pikutara bidaltzen ari diren politikariek subliminalki eta ez hain subliminalki sistema pribatuaren alde egiten dute. Beraz, ezer ordaindu aurretik, pentsatu egin behar genuke nori ari garen ordaintzen eta noren mesedetan desmantelatu duten Osakidetza. Erantzunak min emango digu, baina hor dago koxka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.