andoni egana
HITZ ETZANAK

Pare-parean

2018ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Adiskide baserritar batek eman zidan ikasgai doakoa. Hondarribiko Landetxe baten kanpoaldean geunden eguraldi bikaina baliatuz inguruko tontorrei begira. Nik beti herri haren jiran edo Irunen ezagutu izan dut, baina banuen susmoren bat, eta galdera egin nion: «Hi, jaiotzez, Hondarribiko al haiz?». Ezetz erantzun zidan. Sortu, Oiartzungo Gurutzen sortua zela. Burua harantz jiratu nuen eta beso-eskuak harantz zuzendu. «Hantxe, pare-parean, orduan», esan nion nire geografia ezagutza azalduz. Barre-murritxa egin zidan : «Bi, pare-parean beti etortzen dituk. Hirugarren puntu bat ipintzean sortzen dituk parekotasunik ezak». Egia. Hondarribitik pare-parean geratzen da Paris. Pare-parean Guadalajara. Pare-parean Erroma...

Karlos Argiñano sukaldariak 70 urte bete dituela nabarmendu du zenbait hedabidek. Eta bere ibilbide oparoa aipatzerakoan oso «behetik» ekin ziola azpimarratzen dute. Adin pixka bat pilatzen ari garenok, ordea, oso gogoan dugu duela ia berrogei urte, telebistara jauzi egin aurretik,bere errezetak nola argitaratzen zituen euskarazko hedabideetan —Zeruko Argia ordurako Argia al zen?—. Ohore da hori. Hori ez da behetik hastea guretzat. Ezta ertzetik hastea ere. Nire adiskideak hobeto azalduko luke...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.