andoni egana
HITZ ETZANAK

Epaia

2019ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Herriz herri eta mahairik mahai askotan ibiltzen naiz, eta askotarikoak entzuten ditut. Lazgarriak batzuk. «Horrelakoei, kokotean hesola batekin eman, eta kito!». «Norbait hil duenak, hiltzea besterik ez du merezi!». «Zergatik uste duzu errugabea dela, jatorri euskaldunekoa delako?». «Eta jatorri euskaldunekoa delako ez da ba hiltzailea izango!». «Zergatik da euskalduna Ameriketan jaio eta bizi dena?». «Eta zergatik ez? Berak nahi duena izango da ba!». «Tximinoak jirafa izan nahi badu ere tximino izan beharko du!»...

Hedabide batzuek dezente hauspotu dute Pablo Ibarren kasua, eta, gainera, gure artean familia ezagunekoa izaki, bestela oharkabean pasatuko zen tokietan ere hizpide bihurtu da.

Isilik egoten ahalegindu naiz horrelako eztabaidak sortzen zirenetan. Heriotza zigorraren aurka nago beti eta edonon; hogeitaka urte kartzelan eman izana, horietako gehienak heriotza noiz iritsiko zain, bada jada nahikoa zigor; frogak oso argiak ez direnean inor zigortzea ez da bidezkoa, akusatzaileak frogatu behar baitu erruduntasuna, eta ez akusatuak errugabetasuna. Horraino baino ez dit ematen zentzuak, eta aski dut horrekin. Eusko Jaurlaritzak antzeko zerbait adierazi du. Mahaietan ez da beti, nonbait, bulegoetan baino gehiago asmatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.