andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikusgarri

2019ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Lehen aldiz afalkide bat halako zerbait egiten sumatu nuelarik, burutik jota zegoela pentsatu nuen. Platera betea aurrean jarri ziotenean, garai batean batzuk aitaren egiten zuten bizkortasun eta liturgia bertsuaz, argazkia atera zion. Ez zuen bertan geundenokin miresmena, harridura edo poza partitu. Berak ere nor zen ez zekien norbaitek kezkatzen zuen gehiago guk baino. Eta hutsa goi mailako jatetxe batean inork-inoiz-inon ikusi gabeko platera izan balitz! Ez zen bakailaoa piperrekin besterik eta! «Hurbilekotik urrun eta urrunekotik hurbil», ez zuen gurekin platerekoari buruzko hitzik ere partekatu.

Ez zegoen, ordea, nik uste bezain burutik egina nonbait eta neu izango naiz bizimoduaren tren horretara igo nahi ez-eta dabilen bakarretakoa. Ana Jarquín gozogile guatemalarrari irakurri berri diot: «Sare sozialek zerbait ikusgarriagoa egitera gonbidatzen gaituzte, konpartitu daitekeen zerbait. Argazki bat jartzen dugunean jendeak probatu egin nahi izaten du».

Jaki-edariak estreinako begietatik sartzen direla betidanik entzun izan dugu. Kontua da aurrerantzean nagusiki begietatik sartu beharko dutela. «Bazkari polita egin dugu» esaldiak beste zentzu bat hartuko du denbora gutxi barru. Hartzen hasita ez dagoen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.