andoni egana
HITZ ETZANAK

Haizea

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Auzo herrikoen ahotan jartzen dute haien xano ospea indartzeko. Hala galdetu omen zuen behin batek inozo-inozo: «Eta haize hau, hemen ez dabilenean, non egoten da?».

Nafarroako Parlamentuak legealdiko azken bilera egin du eta «agur ahairea» izan zuela aipatzen zuen berripaper honek, parlamentarien erdiek ez baitute jarraituko. Ate birakariena kontu ezaguna da politikan eta enpresan, baina horretara ez dira gutxi batzuk baino iristen. Beheraxeagokoei buruz, adiskide batek zioen nahiago zuela, bere txarrean, «huntzarena» egiten duena, «zizarearena» egiten duena baino. Horma sendo batera arrimatuta behetik gora egitea da huntzarena; lurrean arrastaka sigi-saga ibiltzea orain Garraio diputatu, alkategai gero, aholkulari hurrena eta Gizarte Ongizate buru azkenikzizarearena.

Ez dakit nik zer den hobea. Ez dut inoren zintzotasunik zalantzan jarri nahi. Haizea, huntza eta zizarea heldu zaizkit burura Nafarroako Parlamentarien erdiak badoazela jakitean. Haietako bat Kongresura omen doa. «Interesgarria da Madrilen Nafarroako interesak defendatzea» adierazi du. Orain lau, zortzi edo hamabi urte barne grina bertsuaz esango zuen: «Non defendituko ditut hobeto Nafarroako interesak bertatik bertara baino?». Eta segi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.