andoni egana
HITZ ETZANAK

Aldatu

2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Astelehena. Ezohiko astelehena. Mundualdia bakarra izaten dela, ezin zuela hain abaildua segitu, eta Zorion doktorearen kontsultara estreinako bisita egitea erabaki zuen. Itxarongelan geratu zen, eserita, zain, noiz bere txanda helduko.

Itxaronaldia goxatzeko liburu bat eraman izana eskertu zuen. Il Gattopardo, Giuseppe Tomasi di Lampedusarena. Kontrazalean zioenez, egilea hil eta urtebetera argitaratu zuten, 1958an. Palmako Dukearen titulua zuen idazleak. Eta burura etorri zitzaion lehengo Palmako Dukeak lan gehiago egiten zuela oraingoak baino. Lampedusa zeraman grazian, eta ezin izan zuen uxatu burutik irla horren izena zein ezezaguna izango zen duela hirurogei urte eta zein etxeko bihurtu zaigun orain zoritxarrez. Kontrazaleko azken ahapaldian irakurri zuen eleberri horretan azaltzen den esaldi entzutetsu batek eman diola izena politikan maiz aipatzen den joera bati. «Ezer aldatzerik nahi ez badugu, alda dezagun dena». Gattopardismoa. Bezperako hauteskundeez akordatu zen orduan. Baina ez zuen gehiago abaildu nahi eta zutitu, atea kax-kax jo, eta erantzunik ez izan arren kontsultara sartu zen.

Ez zen inor ageri Zorion doktorearen kontsultan. Eta ikasi zuen, zoriona, nonbait egotekotan, Zorion doktorearen itxarongelan dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.