andoni egana
HITZ ETZANAK

Berdindu

2019ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Irudikatu unea. Irten da prentsaren aurrera politikari bat, eta ezustean eman du berria: «Jakinarazi nahi dizuet kanpainan zehar egindako ekitaldi batean ez nuela zintzo jokatu beste alderdi bateko hautagaiaren trapu zikinak modu txarrean aireratzean. Ondorioz, erabaki dugu gure alderdiak lorturiko bi diputatu eta senatari baten aulkiak beste alderdi horren esku utziko ditugula, nahieran balia ditzaten».

Terraje horretako zerbait egin berri du Marcelo Bielsa futbol entrenatzaile argentinarrak. Leeds taldean ari da orain, eta Leeds-Aston Villa partidan, bere jokalariek gola sartu zuten arerio bat min hartuta lurrean zetzala. Ika-mikak sortu ziren zelaian eta ordezkoen aulki inguruetan. Bielsak erabakia hartu zuen arte. Bere jokalariei agindu zien uzteko gol bat sartzen, injustizia berdintze aldera. Batzuek gogo handiagoz, gogoz kontra ia besteek, jaramon egin zioten. Propio utzi zuten aterako bidea libre eta partida berdindurik amaituzen.

Bielsarena jarrera populistatzat joko du zenbaitek. Izango da partida horretako puntuek ez zutela hartarainoko garrantzirik esango duenik. Justiziak ez bezala lurrak berdintzen gaituen garaiotan, tarteka zelaiak ere berdintzen gaituela jakiteak pox txiki bat behintzat sortzen dit niri...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.