andoni egana
HITZ ETZANAK

Itzulera

2019ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Duela pare bat aste lagun kuadrilla bat bazkaltzera elkartu ginen. Otordu osteko berriketaldian hauteskundeak izan genituen ezinbesteko hizpide. Bertako alderdi eta aukerez ari ginela, taldeko adintsuenak, politikan eskarmentu handiena duenak, hala bota zuen ezustean. «Europarako, berriz, nik ez dut zalantzarik batere: Puigdemont! Minik handiena horrek emango die!». Grazia egin zigun, baina serio ari zen.

Joan zen astean Hauteskunde Batzordeak Puigdemonten hautagaitza atzera bota zuelarik, gure lagunari okurrentzia ostu ziotela pentsatu nuen. Astebete pasatu da eta gauzak ez daude hain argi ere. Auzitegi Gorenak eskuak garbitu ditu eta ohiko Justiziaren esku utzi du erabakia. Eta auzitegiak erabaki du aurkez daitekeela hauteskunde lehiara.

Duela urte eta erdi kataluniarrek Europako diplomaziarekin akordio sendoagoak lortuko zituztela espero genuenok bestelako egoera bat irudika genezake orain. Aurkeztu da Puigdemont. Lortu du Bruselan aulkia. Europako Legebiltzarreko aulkirako akta derrigor Espainian dauka jaso beharra. Itzuli da. Hedabideen kamera mordo baten aurrean atxilo eraman dute. Kataluniarren prozesuarentzat hauspoaldia litzateke. Espainiarrentzat, berriz, Europaren aurrean inoiz baino ipurdibistanago geratzeko modua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.