andoni egana
HITZ ETZANAK

Errepikatu

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Ikusiko dituzu neska-mutilen batzuk kalean helduz inguraturik eta ez dagokien janzkera batekin, eta orduan konturatuko zara Lehen-jaunartzeen igandeetariko bat dela. Erruki punttu batez begiratuko diezu jolasean gustura arituko eta arropatan eta jarreratan inoiz baino lotuago sumatzen dituzun haur horiei. Sinismenak bakoitzak ditu bereak, eta «ni ez naiz nor zure etxean sartzeko» hura etorriko zaizu burura ezer kritikatzen hasi baino lehen.

Baina gure hau ez da besteak bezalako herria. Hemen, bada hizkuntza talka bat. Eta aspalditxotik burutzen dira herri askotan bi Lehen-jaunartze igande. Euskarazkoentzat bata eta gaztelerazkoentzat bestea.

Beti ez zen izango, eta aukera egin ahal izatea ez dago gaizki. Umorearen iturburu emankorrenetako bat da, ordea, kontu transzendenteak eta egunerokoak gurutzatzen diren hori. Irudikatzen dut ume bat, bere jaunartze igandean gaizki portatu delako hurrengo igandean jaunartzea errepikatzera behartua. Eta elizako simitarioan gurasoak, estu, apaizari esanez errepikatu egin behar duela haurrak, EGAren pareko zerbait baduela euskaraz, baina gazteleraz dakiela frogatuko duen agiririk ez duela... Eta apaizak sartzeko lasai. Ez zeukatela zertan joan ere. Orain Internetez egin daitekeela dena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.