andoni egana
HITZ ETZANAK

Loturak

2019ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Mundua mundu deino, badira bi gauza banaezinak: azterketak eta Roland Garros. Urte sasoi honetan froga daiteke zientifikoki zenbaterainoko lotura duten.

Izan norbere etxean, izan ikasle-pisuan, tenisa bost axola zaion ikaslea ere teniszaletu egingo da bolada honetan. Gelara bildu eta liburu edo apunteen aurrean ez jartzeagatik zirraragarri irudituko zaio edozein partida. Lehen seta ikusiko du eta gero hasiko da ikasten. Seta tema bihurtuko zaio. Set bat bi izango dira, hiru, lau... eta bosgarrenera iritsita, ikusi gabe ez du ba utziko! Horrelakoak gara. Sinzeridadea gainbaloratua dagoen garaiotan —aurrez aurre datorren oro da barkagarri—, geure burua engainatzen ari garela jakin arren engainatzen segitu behar hori polita da. Humanoa.

Perezaren aurka prestasuna aholkatzen dute klasikoenek. Nik, joan den hogeita hamar urtean, oso aintzakotzat daukat Jon Azpillagaren esaldi bat. Goiatzen ginen bertsolari kuadrilla, oholtza barrenean, hasiera ordua pasatuxea, igo baino ez igo ia nahiago izaten den une horretan. Babesean zaude oholtzapean. Sei urrats burutu eta publikoaren aurrean babesgabetua. Eta hala eraso zien gure pereza-beldurrei: «Benga, mutilak, gora! Gero ere geuk egin beharko diagu eta!». Oholtzara abiatu zen. Gu, atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.