andoni egana
HITZ ETZANAK

Arteaz

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Zenbaitentzat, bizitza da ordu, minutu eta segundoen harpidean trostan ibiltzea. Umilagoa naiz ni. Segundo baten azken hasperenean sortutako olatuak hurrengoraino kulunka nazan baino ez dut nahi».

Mende erdi igaro da Ekaingo kobazuloetako altxorra aurkitu zutenetik. Urteurrena baliatuz arkeologiari buruzko berriak azaldu dira batean eta bestean. Eta gustura irakurri ditut. Kontu serioa da iragana norberarena denean. Nondik gatozen jakinda baino ez genezake asma nora jo.

«Umorea sortu nahi baduzue, bide bat bada huts egiten ez duena: fosil bati begiak edo sudurra pintatu», aholkatu izan diet ikasleei. Betihala eta betiberdin izan denari beste arlo bateko edo beste garai bateko zerbait eransten badiogu, beti sortuko dugu irribarrea. Fosilak eta pintaketaren arlo horretan, berri batek eman dit atentzioa. Berriatuko Atxurra deituriko leizean, duela lau-bost urte 100 irudi grabatu aurkitu zituzten, nahiz eta koba XIX. mendetik ezaguna izan. Extremoduroren pintadak aurkitu omen dituzte leizearen hormetan! Irribarre egin edo ez? Plasenciako musika taldearen izena soilik jartzen badu, bandalismotik gertu legoke. Gustu txarra. Baina, esaterako, zutabe hasierako esaldia pintatu izan balute, artea litzateke artearen gainean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.