andoni egana
HITZ ETZANAK

Galdetegia

2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Guk ere izan genuen irakasle birtualen bat... Banekien Althusserren ikasle izan zela, baina ez nion jatorririk ezagutzen; ez nion orain arte aurpegirik jartzen, eta haren izenak zalantzarako tarte urria uzten bazuen ere, generorik ere ez. Juan Mari Arregik azken Argia-n idatziriko zutabea irakurriz jakin dut duela bi-hiru aste hil zela.

Marta Harnecker, gure lehen irakasle birtuala. Ez hamasei-hamazazpi urterekin bere libururen bat irentsi genuelako bakarrik, bestela irakasle birtual asko geneukake eta. Irakasle eta birtual izan genuen batik bat, bere libururik ezagunenaren—Materialismo historikoaren oinarrizko kontzeptuak— argitalpen batzuetan, azken orrialdeetan, galdetegi bat zetorrelako. Eta galdetegi hari erantzun egin behar izaten zitzaiolako, lezioa hartuko zizun zu baino zaharrago eta argiagoren baten aurrean edo zeure burua epaile bakar.

Ez dut gogoan jaunartzerako ikasitako ia deus. Auto-eskolan ikasitako testak ere erabat lausotu zaizkit. Baina Marta Harneckerren liburuko galdetegiari berrogei urte gerora ere aski ongi erantzungo niokeela uste dut. Egungo jendarte likido honetan hankak non oinarritua zor diot idazle txiletarrari. Deituko didazue zaharkitu, deituko didazue ortodoxo, deituko didazue... nahi duzuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.