andoni egana
HITZ ETZANAK

Kilometroak

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Laurdena. Erdia. Adina. Halako bat, halako bi, halako hiru... Gerora ikasten dugu horrela neurtzen. Umetan erreferentzia bat eta bakarra izaten da. Demagun behin Arnedillora joan zaretela egun batzuk pasatzera. Aurrerantzean, urrun-hurbil kontzeptuak bereganatzen ari den haurrak, Boston entzun edo Elgoibar entzun, beti galdera bera egingo du: «Hori zer dago, Arnedillo baino hurbilago ala urrutiago?».

Ilargia inoiz baino aipatuagoa izan den aste honetan, lurretik harainoko distantziari buruzko jakin-mina piztu zitzaidan. Egun, klikateko bakarra aski da jakin-mina asetzeko. 384.000 kilometro daude lurretik ilargira, noiz gehixeago noiz gutxixeago. 384.000 kilometro. Aipaturiko haurrak Arnedillo bezala, nik, nire autoa dut erreferentzia nagusi kilometroei dagokionez. Bizkor atera ditut kontuak. Nire autoak, artean baldin badabil, bi urte barru burutuko du ilargirainoko distantzia. Eta auto-saltzaile bat irudikatu dut bezeroari argudio pisuzkoa eskainiz: «Hartu lasai auto hau. Honek aisa egingo dizu hemendik ilargira bitartekoa».

«Zenbat ibiltzen haiz?», galdetu zidaten azkenengoa saldu zidatenean. «Munduari, gerri-gerrian, buelta bat emateko adina urtean» erantzun nien. «40.000 kilometro», xehetuz erraztu nien kalkulua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.