andoni egana
HITZ ETZANAK

Estalita

2020ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Hamaika aldiz azaldu didaten arren, ni naiz bakterioa eta birusa zertan bereizten diren ez dakiten horietako bat. Ez dut behar hainbat arretarik jarriko. Edo alferra izango naiz, zerura ere joango ez naizena, bila etorriko zaizkidala pentsatu eta zain egongo naizelako.

Kolza olioarena duela berrogei urte; orain hogei inguru behi eroen gaixoaldi hura; ebola birusa oraintsu. Eta orain koronabirusarena. Berriak parrastadan iristen zaizkigu, eta ez dugu jakiten zenbateraino larritu behar genukeen ere. Azken birus hau hasi da nonbait hurbiltzen. Txina aipatzen zuten hasieran. Herrialde gehiago gero. Italian neurri gogorrak hartzen hasi dira orain...

Krisi honek sorturiko gorabeheren erakusgarri, Reuters agentziaren bidez Manuel Silvestriren argazki bat zabaldu da. Veneziako inauterian, polizia bat, gizonezkoa, eta herritar mozorrotu bat ageri dira aurrez aurre. Ez dakigu polizia herritarra miatzera doan ala aginduak edo azalpenak ematen ari zaion. Maskara darama herritarrak; maskarila poliziak. Herritarrak begiak ditu tapatuak; ahoa estalia poliziak. Iradokitzailea zait irudia, askotariko interpretazioei ematen baitie bide. Norbaitek pentsa dezake batekoz bestera behar luketela, herritarrak ahoa estalia eta poliziak begiak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.