andoni egana
HITZ ETZANAK

Motxufak

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Poliziarekin izandako tupustaldi baten ostean, ondorioen beldur, mutil gazte batek hiritik alde egin eta erabat hustutako herri batean, Zarzahurielen, ezkutatzea erabakitzen du. Hori da Santiago Lorenzo idazle portugaletearraren Los asquerosos eleberriaren muina. Mutilari, osabak Lidl-en egindako erosketa iristen zaio noizean behin, eta jendartetik urrun, gutxirekin aski zaio. Gustua hartzen dio erabat bakartuta egoteari.

Baina, halako batean, berearen ondoko etxera familia bat joaten hasten da asteburuetan. Heldu, zahar, ume. Hiriko ohiturak eta trepetak dakartza jende saldoak herri isolatura, eta horrek ezkutuka zebilen mutil gaztea amorrarazi egiten du. Ezin ditu eraman bere ahal eta beharren neurrira osatu zuen unibertso txiki hartan sartzen dizkioten, txilio, ika-mika, maskota, aparailu eta gainerako. Izen bat asmatzen du hiritik herrira joandako ohitura atorrantedun haientzat: Mochufas dira beretzat. Behin eta berriz azalduko da eleberrian mochufas hitza...

Joan den asteburuan, irekialdi erabatekoa eta eguraldi eguzkitsua, batera zein bestera begiratu, inguruak mochufa-z josiak daudela jabetuko zinen. Motxufa-k erreka bazterrean; motxufa-k hondartzan; motxufa-k terrazan; motxufa-k mendian. Norbera bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.