andoni egana
HITZ ETZANAK

Adaxkak

2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Etorkizuna ere aintzat hartzea omen da pertsonaren ezaugarri behinenetakoa. Iraganeko eskarmentutik eta orainaren premietatik bizitzen, animaliek ere ba omen dakite. Etorkizuna aintzat hartzeak bihurtzen du objektu bat lan-tresna, gaur zerbaitetarako baliagarri izan zaidan hori gorde, sailkatu eta hobetzen saiatzeak.

Tximinoak gai dira, nonbait, iraganetik ikasirik eta unean uneko premiak ase asmotan, eskueran ez daukatena ere harrapatzeko. Gauza dira, fruitu bat urrunegi badaukate, adar bat hartu eta harekin arbola astindu eta fruitua bereganatzeko. Baina gero adarra bota egiten omen dute, edo nonahi utzi. Ez dute adarra lan-tresna bihurtzen…

Azken urtebetean erreminta hitza askotan sumatu dut eskuetan gutxitan hartutakoen ahotan. Badaukagula aski. Edo ez daukagula nahikoa. Herritar gehienak saiatzen gara —beharko saiatu!— zer agindu, hura egiten. Baina agintariak sumatzen ditut tximino samar. Unean-unean adaxka bat topatzen dute eta moldatzen dira harekin. Baina jaurti egiten dute gero, edo galdu. Eta gisa horretara, etorkizunean sinestea ez da erraza… Tximinoren batek zutabe hau irakurriko balu, akaso burlaizez erantzungo liguke:«Gure desordena oso ordenatua da. Zuek hor zabiltzate, agindu asko eta ordenarik batere ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.