andoni egana
HITZ ETZANAK

Itxi

2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Birusarekin elkarbizitzen ahalegindu behar genuela erabaki zuten Mendebaldeko agintariek, eta hala doakigu. Estropezuka gabiltza, jauzika, eta bukaera noiz hel daitekeen arrasto argirik gabe. Edozein elkarbizitzatan gertatzen den kontu bera.

Osasunaren eta ekonomiaren arteko oreka aipatzen da sarri. Dagoenekoz maiztua dago oso bikote hori. Bestelako hitzetara ekarriko dut auzia. Pandemia hasi zenetik, bizimodua guztioi aldatu zaigu; bizibidea, batzuei bakarrik. Begiratzen dut ingurura, eta zorionez, erdiak baino gehiago pandemia aurreko baldintzatan bizi dira bizibideari dagokionez. Bizimodua bai, aldatu zaie. Bizibidea ez. Eta halere, guztiok zaku berekoak garela dirudi, bizimodua bakarrik edo bizibidea eta bizimodua, biak aldatu. Guztiok berdin kexatzen gara. Guztiok berdin egiten dugu purrustada agintariak noraezean sumatzen ditugunean...

Bizibidea bera kolokan sumatzen duenak bizimoduari ez dio hainbesteko garrantzirik ematen. Horregatik naiz ni beste itxialdi gogor baten aldekoa. Gogorra eta berdintzailea. Funtsezkorik ia ez. Erietxe eta botikak. Gutxi gehiago. Eta gobernuak ardura daitezela astean behin ate bakoitzean zakukada bat arroz eta esne kaxa batzuk uzteaz. Komunista deituko didate. Asmatu egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.