andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskerrak!

2021eko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Askotan, ez da lagun txarra akatsa. Hasten zara «politikarien prentsaurrekoak» idazten, eta «politikarien pentsaurrekoak» da idatzi duzuna. Zuzentzen hasten zaren unean jabetzen zara akatsak hobeto islatzen duela esan nahi zenuena beste ezerk baino. «Pentsaurreko» deituko diezu aurrerantzean blaga soila diren jardun horiei. Hatz kamutsik ezean ez zenukeen hain garun zorrotzik...

Olinpiar Jokoak hastera doaz Tokion. Urtebete atzera datoz, pandemiaren eraginez. Badirudi burutu egingo dituztela, baina ez aurreikusten zen moduan. Japoniak azpiegitura guztia prestaturik zeukan 2020ko martxorako. Gastua egina. Irabaziak izango ditu askoz ere urriagoak egoeraren erruz. Noiz eta orain, Olinpiar Jokoen antolatzaile izatearen fardela ez luke inork bere gustuz onartuko.

Eta puntu horretara iristean ez genuke ahaztu behar Madrilgo alkate zela Ana Botella andereak egin zuen diskurtso hura. Iseka egin zion munduak ingelesez edo aritu zen moduarengatik. Relaxing cup of café con leche in Plaza Mayor. Mihi gaiztoek diote akats haiek erabakiorrak izan zirela Madrilek 2020ko Olinpiar Jokoak har ez zitzan. Asko zor die Espainiak Ana Botella eta bere akatsei. Dirutza aurreztu du batere uste gabe. Monumentua merezi du. Non? In Madrid de los Australias akaso...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.