andoni egana
HITZ ETZANAK

Tori!

2021eko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Harreman. Hitz ederra iruditzen zait. Adierazi nahi duena oso modu bistakoan adierazten duena. Hartu eta eman.Harremanei buruzko kontu bitxi bat ikasi nuen Jorge Valdanoren hizketaldi batean. Ari zen haur argentinarrek kalean futbolean aritzeko duten ohituraz. Hogeitaka haur, bi taldetan, leku txiki samar batean, elkarren aurka. Baloi bakarra, jakina. Eta ume bakoitzak baloia nahi. Jokoan ari direla, umeak baloia daraman taldekideari pasa diezaion nola eskatzen dion kontatu zuen Valdanok: «Tomá!, tomá!, tomá!» egiten dute oihu. Eskatzeko modu xelebrea iruditu zitzaidan. Ez dute «eman niri!, eman niri!» esanez baloia eskatzen. «Tori!, tori!, tori!» esanez eskatzen dute. Xelebrea dirudi, kontraesankorra. Ez daukan zerbait eskaintzen ari da umea. Baina jarrera adimentsua ere bada. Baloia daramanari esaten ari zaio, berari pasatzen badio, han izango duela noizbait bueltan, eta bien arteko harreman horri esker errazago egingo dutela aurrera.

Alarde-aro. Han doa gizonezkoa jokaldia egin asmoz, baloiaren jabe, luzaroan. Nekatzen ari da, itsutzen. Ondotik taldekide emakumezkoak «tori! tori!» egin dio oihu. Harreman modura ulertu ordez, mehatxu gisara hartu du. Ez dio baloirik pasa nahi izan. Azkenean, estropezu egin, eta baloia galdu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.