andoni egana
HITZ ETZANAK

Pastelak

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
Jauna: 1839. urtea aipatu digu berorrek. 1839an atera zion ilargiari lehen argazkia Louis Daguerrek. Honako, parera ez letorkeen datua da. Baina argazkilaritzaren aitzindariak euskal jatorria zuela dioenik bada, eta horregatik ekarri dut.

1839an amaitu zen Pastelen gerra. Izen xelebrea gerra batentzat. Mexikoren eta Frantziaren arteko urtebeteko gerra hark hildako mordoa utzi zuen. Gerrari izena eman zion lehen tupustaldiak irribarrea ere sor dezake, ordea. Remontel izeneko sukaldari frantziar batek jatetxea zeukan Mexikon. Presidentearen ofizial batzuek bertara jo zuten otordu bat egitera. Eta nahi hainbat pastel jan ondoren deus ordaindu gabe alde egin omen zuten. Kalte-ordainak eskatu zizkion Remontelek Mexikoko Gobernuari, baina alferrik. Pasadizoak batzuen eta besteen arteko interes borroka azaleratu zuen. Pastel lapurretari, Veracruzeko portuari kanoikadaz erasoz erantzun zioten frantziarrek.

1839an besarkatu zuten elkar Marotok eta Esparterok, Bergaran. Mila aldiz aritu gara besarkada haren arrazoi eta ondorioez. Ez naiz horretan katigatuko. Baina egoerari argazki bat ateratzen hasita, ezin ahaztuko dut Bergarari bi pastel-klasek eman diotela ospea: tostoiek eta rellenoek. Berorren gaurko diskurtsoak ekarri dizkit gogora...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.