andoni egana
HITZ ETZANAK

Sindrome bi

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Graziella Magherini psikiatra italiarrakjarri zion izena, duela berrogei urte pasatxo. Ia berrehun urte jo zuen atzera izena hautatzeko: Sthendalen sindromea. Idazle frantziarrak 1817an Italiara egin zuen bisitaldi batean gertatu zitzaiona idatzirik utzi zuen. Florentziako Gurutze Santuaren basilikan zebilela, artelan ederren pilaketak bere onetik aterarazi zuen. Bihotz-taupadak bizkortu zitzaizkion; bertigoa sentitu zuen; dardara eragin zion zirrarak... Edertasun gaindosiak sor dezakeen ondoeza berak azaldu zuen estreinakoz. Gerora, Graziella Magherinik Florentzian bertan baieztatu ahal izan zuenez, ehunka izan dira sintoma bertsuak jasan izan dituzten pertsonak...

Eztanda sindromea deituko diogu Guggenheim museoko garbitzaileek azken urteetan sentitu dutenari. Leher eginda bukatzen zuten lan-eguna; bihotz-taupadek bizkortzera egiten zuten nabarmen, makurtu eta komun-zuloak garbitzean; bertigoa sentitzen zuten asteburuetarako ordutegia noiz-nori tokatuko zitzaion jakin behar zutenean; dardara, nomina betixuhurra eskuratzean. Ederra kuxidadea!

Eztanda sindromeak badu ezaugarri bat, Sthendalen sindromeak ez duena. Ez da pitokeriatan ibiltzen. Barrurantz bezala daki kanporantz lehertzen. Horregatik daude greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.