andoni egana
HITZ ETZANAK

Hogeita hamabost

2022ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Marie Kondok ospetsu bihurtu baino lehen zekien gauzak nola antolatu eta tolestu toki gutxi harrapa zezaten; Diogenesen sindromerik izateko tentaziorik ez du inoiz sentitu; inork baino hobeto daki gehiegi lotzen gatzaizkiela baliorik ez duten objektuei. Ohepean dauzka oinetakoak, pare bakoitza bere kaxan; egongelako armairu gainean, begiratu batera ikusten ez direla, paper-kontuen karpetak. Metro koadro bakarrean dutxatzera ohitu da…

Badaki berak zer den hogeita hamabost metro koadrotan bizitzea.

Horregatik loratu zaio irribarrea Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Etxebizitzen Bizigarritasun Dekretua onartu duela jakitean. «Letra larri larregi», pentsatu du bere baitarako. Bere etxean, esaldia bera ere ez litzateke kabituko. Ongi iruditzen zaio dekretua, aurrerantzean etxebizitzek 35 metro koadro erabilgarri izan beharko dituztela gutxienez, dioena. Eta beste lau metro balkoi edo terrazarako. Primeran. Baina substantibo gehiegi aurkitu du dekretua zedarritzen duten azalpenetan: jasangarritasuna, irisgarritasuna, segurtasuna, erosotasuna... Idatzi duen teknikari edo politikaria 35 metro koadrotan bizi izango balitz, substantiboen ordez aditzak erabiliko zituzkeen: plantxan egin, eskegi, etzan, kozinan egin, gorde, ezkutatu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.