Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Zergak

Andoni Egaña -

2022ko urriak 4

Duela pare bat aste, hautsak harrotu zituzten Nico Williams Athletic taldeko jokalariaren adierazpenek. Aitortu zuen euskaraz zero zekiela, eta, zergekin zer egin behar zen galdetzean, jaitsi egin behar zirela bota zuen zalantza izpirik gabe.

Aintzat har dezagun 19 urte baino ez dituela eta futbolaria dela. Alegia, ez niokeela ideiei buruzko erantzukizun pertsonal handirik eskatuko. Baina zerbait ematen du aditzera. Esaterako, hezkuntza sistemak ez duela behartu euskarazko hitzik ere ikastera. Eta zergen premiari buruzko deus ere ez duela ikasi. Adin horretako gazte batek zerga hitza entzun eta automatikoki txartzat edo arriskutsutzat hartzen baldin badu, zerbait gaizki egiten ari gara.

Eta heziketatik lortzen ez dena bestelako bideetatik, zigorretik esaterako, lortu nahi izaten da. Batzuetan bidezidor malkartsuetatik, hartu ala utzi, zer egin ez dakizun horietakoetatik. Gipuzkoako Foru Ogasunak iruzur fiskalaren aurkako telefono zenbaki bat jarri zuen abian duela hamabi urte, herritarrek anonimoki euren salaketak egin zitzaten. Egunotan azaldu dira hedabideetan deien zifrak eta datuak. Ez didate askorik esaten. Bestea da nik jakin nahi nukeena: nork salatzen du nor anonimoki, eta zergatik. Giza izaeraz asko ikasiko genuke hori jakinda...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...