andoni egana
HITZ ETZANAK

Altxorra

2023ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Ekina da. Beti izan izan da. Baita arrazoi gutxiagorekin ere. Bi egun eta erdi daramatza, iritsi zen unetik, eraikin izandakoaren harri-tarteak miatzen. Geratu gabe. Arnasestuka. Presaka. Herritarren mina bere egin du, eta haiek baino hoztasun handiagoz baina suhar aritu da bila.

Hirugarren egunaren amaiera aldera berekin joandako beste boluntario batek kargu hartu dion arte. «Hartu lasaiago lanak! Ito egingo zara bestela». Ez dio jaramonik egin eta lehengo erritmoan segi du, oholak apartatu, harriak kendu… presaka, ia hil ala bizi. Lehen aholkuak ez dio askorik erasan. Bigarrenak bai: «Esan dizut lehentxeago lasaiago hartzeko. Ematen du altxorraren bila zabiltzala!». Ez dio deus erantzun baina mihi punttari kosk egin behar izan dio. Tokiz kanpoko ateraldia iruditu zaio. Lanean segitu du, lehen baino ere suharrago.

Iluntzean, ia gogoz kontra eraman dute haima moduko estalpe batera, tearekin batera atseden bat har dezan. Ñirñirka baino ikusten ez zen telebista pantaila batean entzun ahal izan du bertako agintari bat: «Joan dira 72 ordu. Onartu beharra daukagu, pertsonak ateratzetik gorpuak ateratzera pasatuko garela».Teari hurruparik ere egin gabe harri-tartera jo du berriz ere, guztiok berdintsuak garela baina berdin-berdinak ezetz sinetsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.