andoni egana
HITZ ETZANAK

Jabetza soila

2023ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Esango nuke Anjel Lertxundiri entzun izan niola noizbait. Bizitza erronbo bat da. Estu-estutik abiatzen gara, zerbait xurgatu eta hura isurtzeko gai doi-doi. Zabalduz-zabalduz joaten gara gero, umetan, nerabetan, gaztetan, helduaroan... Eta bizitzaren latzak estutzera garamatza gero adinarekin. Estutuz-estutuz joaten gara, azkenean zerbait xurgatu eta hura isurtzeko gai doi-doi izateraino berriz ere.

Etxebizitzaren arazo lazgarria azaltzen denean, gazteak izaten ditugu aho-gogoetan gehienean. Ulertzekoa da. Ez da bidezkoa erronboaren zabaltze unean daudenei kontuak hainbeste estutzea. Alokairuaren prezioa dabil lainoetan. Erostea, berriz, guztiz ezinezko bihurtu da gazterik gehienentzat…

Baina estualdiak ez dira zabaltze unean soilik gertatzen. Jo dezagun 65 urtetik gora dituen jendearengana. Bizitza-erronboaestutzen hasia dago. Urteetanhipotekari aurre egin ondoren, badute euren etxebizitza. Baina batik bat bakarrik bizi badira, eta are gehiago emakumeen kasuan, pentsioak ez die ematen bizitzaren garestitzeari aurre egiteko adina. Horrelako kasuetan, ez dut gaizki ikusten jabetza soilarena. Iritsiko da. Etxea saldu norbaiti, eta bertan bizitzeko eskubidea izan hil arte. Estutzeari lasaixeago aurre egin ahal izatea ederra da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.