andoni egana
HITZ ETZANAK

Antzerkia

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Felix Maria de Samaniego Araban jaio zen, Guardian. Ama zuen tolosarra. Eta bera, urtebetez, 1775ean, Tolosako alkate izatera iritsi zen. Fabulagiletzat daukagu nagusiki, nahiz bestelako literatur eremuetan ere murgildu izan zen.

Antonio Maria Labaien Tolosan jaio zen, 1898an. Eta bera ere iritsi zen, Bigarren Errepublikaren garaian, Tolosako alkate izatera. Gero, gerra zibila heltzean, iheslari joan behar izan zuen. Antonio Maria Labaieni aho batez onartzen zaio euskal antzerkigintzaren hastapenetan izan zuen garrantzia.

Bi aurrekari horiek aintzathartuta, zalantzan nabil. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean sortu den saltsan, bi protagonista nagusiak Tolosarekin lotzen baititut, nahiz eta akaso, Joanes Labaienek donostiartzat daukan bere burua. Idatz dezaket fabula bat, eskola-garraioa, ebazpenak, bateraezintasunak eta gainerakoak ukituz. Baina fabulek amaierako irakasgaia eskatzen dute, eta ez nago inori lezioak ematen hasteko moduan. Antzerki-lan bat errazago idatziko nuke. Izenburua ere deigarria litzateke: Jokin eta Joanes. Eta bi pertsonaia gutxitxo balira, Tolosa jiratik irten gabe erantsiko nizkioke obrari askotariko aginte postuetara ohituriko nire adinkide tolosarrak: Manu, Jonan, Garbiñe, Martxelo, Jaime, Kike...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.