andoni egana
HITZ ETZANAK

Ziegatik

2019ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Ordurako ez zuen indarrik kanpoaldera jotzeko, eta anaiak bidaltzen zizkion estanpak erabiltzen zituen bere artelanen oinarri. Psikiatriko batean zegoen, ez kartzelan. Baina han margotu zuen bere lanik berezienetakoa Vincent Van Goghek: Kartzelako patioa. Kolore laruei kolore arreek gain hartzen dieten koadro bakarretakoa izango du...

San Pablok kartzelatik idatzi omen zituen bere gutunik ezagunenak; Marco Poloren bidaiei buruz bere ziega-lagunari esker dakigu; bere Printzearen gorabeherak kartzelan zegoela kontatu zizkigun Maquiavelok; zerga-biltzaile zela Miguel de Cervantesi poltsan eskua —bakarra, jakina—sartzea leporatu zioten eta kartzelan zegoela hasi zen Don Quijote gorpuzten; Kartzelako koadernoak utzi zizkigun Antonio Gramscik; Gandhi, Nelson Mandela... asko eta ezagunak dira kartzelan buruturiko lan handiak utzi dizkigutenak. Eta alde batera makurtu naizela pentsatuko balu norbaitek, gogora ekarri beharko dugu Adolf Hitlerrek ere bere borroka zein zen kartzelatik eman zuela aditzera.

Jon Bienzobas euskal presoaren margolanekin Galdakaoko kultur etxean jarri duten erakusketak sortu dituen mokokada guztiak ez dira aisa ulertzekoak. Ez dut baloraziorik egingo. Emandako datuak aski dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.