andoni egana
HITZ ETZANAK

Mugimendua

2020ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Jendaurreko komunikazioan bada ertz bat txikia dirudiena eta ez dena hain txiki: eskuen mugimendua. Jendaurrean aritu behar duen edonori aholku bat ematen zaio horri dagokionez: «Ari zarela ez inoiz pentsatzen hasi eskuak gehiegi edo gutxiegi mugitzen ari zaren». Zenbaitek gehiago, beste zenbaitek gutxiago, guztiok mugitzen ditugu ongi eskuak... horri buruz pentsatzen hasten garen arte. Une horretan guztiok hasten gara gainaktuaktzen edo azpiaktuatzen, eta emaitza, gehienetan, negargarria izaten da.

Naturaltasuna ez da oso ongi landutako beste artifizio bat baizik. Komunikazioan, natural dirudien hura oso ongi prestatu da natural itxura emateko. Hizlariaren eskuei dagokionez, ordea, susmoa dut, ez duela horrela funtzionatzen. Alegia, entrenamendurik onena ez entrenatzea dela, eta jakitea burutik kezka hori uxatuz gero ongi egingo duzula zeurez.

Balkoitik bueltan Felipe VI.aren diskurtsoari begira egon nintzaion. Begibistakoa zen eskuen mugimenduaz osoikasia dagoela. Gehitxo. «Alde batetik halako eta beste alde batetik beste halako» esateko, eskuak mugitzen zituen gorputz-ardatzaren batera eta bestera. Eskuen mugimendurik gabe ere ulertzen genuen esaldi xinple hura! Ez gu tonto-tuntuntzat hartu! Hartu gaituzue lehen ere nahikoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.