andoni egana
HITZ ETZANAK

Pikota

2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Izurriak tentagarri izan dira idazleentzat. Daniel Defoek, esaterako, eleberri bat idatzi zuen 1665ean London urritu zuen izurriari buruzkoa, gertatu eta hainbat urtera. Izurriak jo zuen London, eta, kontatzen duenez, hiriko auzunerik aberatsenetakoak kanpora abiatu ziren presaka ihesian —bigarren bizilekura, orain bezala— familia eta zerbitzari tropela atzetik zutela. Robinson Crusoeren abenturekin zerikusi handirik ez zuen zerbait...

Bi mundu hain desberdin kontatzen asmatu zuen idazlea bazen norbait. Kartzelatua izan zen negozio zor bat kitatu ezin izan zuelako. Kartzelaz gain, hiru egunez pikotan egon beharra ipini zion zigortzat epaileak. Herri sarrerako zutabe bat zen pikota. Hari lotu eta han egon behar izaten zuten presoek jendearen isekak, eta jaurtitako fruta ustel, animalia hil... eta gainerakoak jasaten.

Ereserki bat eskaini zion Defoek pikotari. «Interesei makurtuz Justizian sena, gaur delitu izan leike atzo dohain zena. Ondorioz ekintzak, neurgailu on faltan, bertute-krimen dira haizearen baitan. Zu, pikota, Lege ta Estatuen gailu, zeharo tranpa zara, guztiz trikimailu:ezin zintezke izan txarren akabera, ta ez zara iristen onak lotsatzera. Txarrak lehen galdua du, ezin lotsa galdu, ta onak bere babes inozentzia du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.