andoni egana
HITZ ETZANAK

Xahuketa

2020ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Gaizki daramat tutela oro. Umetzat hartzen nautenean ez naiz ongi sentitzen.

Hala sentiarazi nau Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gipuzkoa Passport izeneko ez-dakit-zer bat kaleratu berri du. Okurrentzia izan zuenak ideia izan zuela igual pentsatuko zuen. Dena gertatu zait tokiz kanpoko. Hasi izenetik. Inguru hurbilaren ezagutza bultzatzeko ez zegoen nonbait bestelako izenik; segi prentsaurreko osteko argazkitik. Gezur euforia giro batean foru diputatuak udalekuetako begirale baten gorputz imintzio bera du, guztiok anima gaitezen edo. Bere atzean, berriz, modernotasun itxuraren erpinaren erpin, influencer-ak, youtuberrak etaDJa. Diskurtsoa, ostera, mendi-fonda bateko zantarra baino maiztuagoa, «bertatik bertara», «gure altxorrak deskubritu»... Pasaporte itxurako koaderno bat eman behar dit Foru Aldundiak udako nire planak egin ditzadan? Jolas adimentsuagoak beharko dira jokoan dagoena salbatzeko. Igartubeiti, flyscha, Arditurriko meatzeak, Lareo, Ekain eta Otzaurte non dauden badaki gure auzokoaren txakurrak ere. Behin eta berriz, eta berriz, azaltzen dira hitz etzanez probintziako egunkaririk salduenean!

Enteratu gara hemen txakolina egiten dela ere. Ez xahutu dirurik lerdokeriatan. Dagoena eman behar duenari, eta kito.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.