andoni egana
HITZ ETZANAK

Sorkuntzaz

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bele eta belaki. Sortzaileak bietatik behar duela pentsatu izan dut. Bele izan behar du, ingurukoari jausten edo ahanzten zaizkion apurrak ahalik eta bizkorren mokoratzeko. Eta belaki, ingurukoari dariona nahieran zurrupatu eta gero berera moldatzeko. Nik ez dut sortzailearen eraikuntza prozesua bestela irudikatzen…

Atentzioa eman dit herenegungo BERRIAn Aitor Etxebarria musikariak zioenak. Berak sortua da Hondar ahoak telesailaren soinu banda. Ez dut ikusi, baina inguruan kritika onak entzun ditut. Musika sortzean ze erreferentzia izan duen galdetzean, ez duela izan erantzun du, urtebete inguru eman duela telesailik ikusi gabe badaezpada, sorkuntza prozesu batean murgilduta dagoenean eragin askorik ez izatea gustatzen zaiola, gero zerbait pertsonala egin ahal izateko.

Aitor Etxebarriak lan jakinbaterako baliatzen duen isolamendu kontziente hori Manuel Lasarte bertsolariak bere jarduera osoari txertatzen zion. Halako bertsolariren diskoa entzun zuen galdetu genion batean ezetz erantzun zigun, berak ez zuela inorenik entzun-irakurtzen. «Besterenak entzunez gero, nahi gabe ere, haienera jo dezakezu. Eta nik badut nahikoa lan neurea egiten ere». Sorkuntza bideak ulertzeko beste era bat. Inork ez zion plagiorik aurpegiratuko…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.