andoni egana
HITZ ETZANAK

Paseak

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Akizen jaio zen. Baina Lehen Mundu Gerra piztu eta berehala Madrilen zebilen René Petit, 15 urterekin Real Madril taldean jokatzen hasi baitzen. Irungo Real Unionen egin zituen gero urterik gehienak...

René Petiti buruz kontatzen dute futbolera iraultza txiki bat ekarri zuela. Duela ehun urte, futbolari batek baloiaren jabetza lortzean, zuzenean jotzen omen zuen aurkarien aterantz, bururik altxatu ere egin gabe. René Petit izan omen zen jokoari kolektibotasun zentzua eman zion lehenetakoa. Norberak baloia garraiatzea baino eraginkorragoa zen lagunari pasatzea honek itzuli edo beste lagun bati eman ziezaion. Modu horretara errazago lortzen zen jolasa burutzea...

Futbolari izateaz gain, ingeniari ere izan zen René Petit. Zuzendu zuen obrarik ezagunena Esako urtegiarena izan zen. Hizpide izan da urtegia egunotan. Azken azterketaren arabera, ezin omen da bermatu urtegi segurua dela. Eta begien bistakoa da René Petiten futboletik ez dutela ezer ikasi egungo politikariek. Hemen eta orain, inork ez dio inori baloirik pasatzen. Espainiako Gobernua iazko apiriletik zen ziurgabetasunaren berri ematen duen txostenaren jabe; Nafarroako Gobernuari ez omen dio oraintsu arte pasatu; Nafarroako Gobernuak ez die deusen berririk eman oposizioko taldeei...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.