andoni egana
HITZ ETZANAK

Zortzi

2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Harrituta geratu ginen ezagutu genituenean. Dezimatan inprobisatzen zuten kide kubatarrek, baina ia hori zen gutxienekoa. Zortzina silabako hamar lerroko egitura hari azaltzen zioten amodioak harritu gintuen gehien. Dezimak inprobisatzen zituzten dezimaren omenez. Gu behin eta berriz zortziko handiaren gorantzan aritzearen pareko zerbait. «Penintsular bidaiari» deitzen zioten, «gurean habi egina».

Halako batean ohartu ginen lehendik ere bagenuela décima edo espinela zeritzan metrika klase haren berri. Batxilergoan ikasi genuen, ganora handirik gabe. Eta fenomeno bitxi baten aurrean geunden. XX. mendearen kondarrean inprobisatzaile kubatarrek erabiltzen eta goraipatzen zuten metrika hura, Espainiako Urrezko Aroko apaiz murtziar batek—Vicente Espinelek— asmatua zen bere poema liburu baterako. Milaka kilometrora eta lau mendeko tartearekin, literatura jasorako asmaturiko tresna bat zerabilkien herri xeheak bere hitz-jolas egunerokorako. Inperialismoak ez ditu nonbait hizkuntza eta erlijioa soilik inposatzen. Metrika ere txertatzen du pausatzen den lekuetan…

Eta gu? Zortzi silabaren horrek asko inguratzen gaitu beste usadioetara. Esaterako, belarri euskaldunetara gozo sartuko da beti «eternamente Yolanda». Zortzi silaba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.