Albistea entzun

BIRA

Kaikuak

Onintza Enbeita -

2023ko urtarrilak 27

Euskaltzaindiaren Hiztegian hainbat definizio ditu kaiku hitzak. Lehenaren arabera, kaikua da ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa eta goporra baino handiagoa. Bigarrenean dioenez, ostera, adimen laburreko pertsonak dira kaikuak. Hirugarren adiera arropari buruz ari da, eta puntuzko euskal jaka urdina edo beltza dela dio: artilezkoa eta irudi gorriz apaindua; aurrean lokarri borladunak dituena. Beste jaka mota bat ere bada kaikua deitzen zaiona: artile ehunez egina da.

Euskal Herrian kaiku horiek guztiak bizi dira, oraindik. Badira egurrezko kaikuak gordetzen dituzten artzainak, adibidez; nahiz eta egunerokoan altzairuzkoekin lan egin, egutegietako argazkietan haiekin ateratzen direnak. Feria egun handietan oraindik ere kaikuak janzten ditu jendeak; baita aberri zein Alderdi egunetan eta santa eskean joaterakoan ere. Eta, esate baterako, badira Euskal Herrian faxismoari arropa konkretu batekin irabaz dakiokeela pentsatzen dutenak. Baina gauza bat da zure janzkerak ingurua aztoratzea edo janzkerarekin posizionamenduak probokatzea, eta beste bat, oso desberdina, estatu kolpe baten bidez boterea hartu duenari tripa gainean borlaz lotutako jaka bat erakutsita iraultza egiten ari zarela esatea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.