Onintza Enbeita.
BIRA

Eroso

2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Mediterraneoko irudiak normaldu egin zaizkigu begietan. Egunero ari da jendea hiltzen, baina gu Kantaurin itsasoratzen gara bainujantzi berriarekin. Telebistak ezer esaten ez duenean ere, jendeak Europa zaharrera sartzeko ahaleginean jarraitzen du, baina irudietan ez dagoena ez da existitzen. Udan hara eta hona ibili gara geu edo geure hurbilekoak, eta ez da gure errua beste batzuek ezin badute munduan libre ibili. Guk ez genuen erabaki non jaio nahi dugun eta ez gara aberatsak: arazoa konpontzeko daude politikariak. Oporrak izateko eskubidea dugu.

Gure senideak Ameriketara joan ziren, adibidez, eta batzuk han gelditu ziren. Gutxi batzuk itzuli egin ziren, baina gehiago izan dira urrun hil direnak. Paparrean kartel bat jarrita lur hartu zuten inori ulertu ezin zioten leku batean; eta bizitzeko aukera bat izan zuten. Euren hizkuntzari eta kulturari eutsi zioten; eta bizitzeko aukera bat izan zuten. Integrazioaren izenean, ez zuten sinesten zuten guztia ukatu behar izan; eta bizitzeko aukera bat izan zuten.

Eta gu hemen gaude orain, ateak itxita dituen lur zabalaren barruan: eroso. Etortzeko bidean hiltzen ari direnak ahaztuta. Ailegatzea lortu zutenei bizkarra emanda. Gure ondoan daudenei begietara begiratu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.