andoni egana
HITZ ETZANAK

Puntuan

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Konturatu zirenerako berandutu egin omen zitzaien joan zen larunbat goizez. Alabak kirol jardunaldi batzuetan parte hartu behar omen zuen eta ahalik eta azkarren iristeko txirrindaz joatea erabaki zuten. Itsas-pasealekuan barrena txirrindaz zihoazela udaltzainek gerarazi, eta han txirrindaz ibiltzea galarazia dagoenez, oinez joatera behartu omen zituzten. Oso goiz izaki, ez omen zebilen arimarik pasealekuan, eta ez omen zen inorentzat arriskutsu txirrindaz joatea. Txirrindaz joan nahi bazuten, joan zitezela errepide nagusian zehar, esan zieten udaltzainek. Baina ez zitzaien aukera ona iruditu, arriskutsua delako. Ez omen dira itsas-pasealekuan sekula txirrindaz ibiltzen. Neurria eskatzen zien udaltzainei. Une hura ez omen zen legea hain estu aplikatzekoa...

Gure jendartearen, garenaren, erradiografia perfektua iruditu zait egunkari bateko gutunen sailera herritar batek bidali duen idatzi hau. Arrazoia du legearen interpretazio egokiagoa eskatzean. Baina «konturatu ginenerako berandutu egin zitzaigun» aitortzen duenak hor bukatu behar luke.

Txirrindaz ibiltzearen osasungarritasuna oso bistakotu digute, baina puntualtasunaren onurei buruz inork ez dio deus. Eta puntualtasunarena baino kontzeptu ekologikoagorik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.