andoni egana
HITZ ETZANAK

Enredamakila

2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idazlearen lan egiteko moduak miresten nau gero eta gehiago. Badu ideia bat; landuko du; dokumentatuko da; ekingo dio, eta batzuetan errazago besteetan baino, burutuko du bere lana. Etxean. Edo kafetegi bateko izkinako mahaian. Lana argitaratzeko zoririk badu, egingo ditu bileraren batzuk editorearekin... Eta doituko du bere testua, etxean. Ez dauka inor endredatu beharrik berea egiteko.

«Endredatu» da hitza. Ikus-entzunezkoek indar hartu zutenetik, medioak berak eskatzen du sekulako endredoa. Kamera atzean norbait behar da eta aurrean ere bai. Atzean dagoenari ideia bat otu zaio eta norbait behar du aurrerako. Eta trepetak behar ditu, askotarikoak, irudiak onak izan daitezen eta soinua kalitatezkoa. Hitzordua jarri diote aurrerako konbentzitu duten koittaduari. Berandu hasiko dira. Beti. Taldea bildu. Trepetak martxan jarri. Laino zakar bat pasatuarte zain egon. Garuneko distira joan zaio jada asper-asper eginda dagoen kamera aurrekoari. Kopeteko brilloak kezkatzen ditu, ordea, besteak...

Emaitza eder askoak ere sortzen dira horrela lan egitetik. Ez nuke antisoziala izan nahi. Elkarlanaren fruituak badu bakarlanarenak ez duen zerbait. Baina umetan askotan entzundako hitz bat etorri zait ustekabean: enredamakila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.