andoni egana
HITZ ETZANAK

Likidoa

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Ikuspegi likidoa izaten ikasi dut. Hau da, ikasi dut ez dela komenigarria neure burua kategorikoki epaitzea». Harkaitz Canoren adierazpenak dira azken hogeitaka urtean idatzitako ipuin bilduma bat Mekanografiak liburura ekarri ondoren. Ipuinak berrirakurtzean aurrez izan gabeko sentipenak izan dituela aitortu du. Narrazio batzuetan errekonozimendua sentitu omen du; beste batzuetan ez omen zuen gogoan istorioari ze buelta eragin zion; ba omen dira idatzi zituenik akordatu ere egiten ez zen bizpahiru ipuin...

Ongi ulertzen dut. Hizkuntza gutxitu honetan lan egiteko hautua egin zuelako, idazlea delako, denbora ate-joka eman ordez tekla-joka eman duelako... Ahalegin askotarikoak eta lan asko egin behar izan du bizimodua ateratzeko. Normala da egindako batzuk ahanztea ere. Behin zerbait egin eta bizitza osoa hura esplikatzen ematen duenak ez du sekula ahaztuko behin zer egin zuen.

Eta ikuspegi likidoa izaten ikasi duenez, norbaitek igual izan dezake tentazioa sare sozialetan sar dadin aholkatzekoa. Bere lana ezagutzera emateko lagungarri izango duela arrazoituko dio. Ez nator bat. Ongi egindako lanak, eta ahaztuak ahaztu Harkaitz Canorena hala dela sumatuko du edonork, bere burua ematen du ezagutzera eta bere burua defenditzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.