andoni egana
HITZ ETZANAK

Ahotsa

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Zergatik bai, baina nik bezalaxe zuetariko batzuek ez zenuten ulertuko zerk ahalbidetzen zien han egotea. Lehenak izan zirelako omen daude han. Eta itxura denez, Europaren eraginez, hilabete gutxi barru aldatuko den lege batek babesten zituelako.

Duela urte eta erdiko azaro katramilatsu hartan azaldu zen Vox Kataluniako Auzitegi Nagusira, prozesuari ez zegokion beste prozesu hartan akusazio partikular izan nahian. Onartu egin zuten. Eta gero, kausa Espainiako Auzitegi Gorenera igaro zutenean, bertan segitu ahal izan zuen, Auzitegi Gorenak —harrapazank!—beste auzitegi baten erabaki hura atzera botatzea justizia «politizatzea» zela argudiatuta. Lehenak izateak, legediak... eta diruak ahalbidetu zien bazter-nahastaile paperari eustea. 20.000 euro bildu behar zituzten ordu gutxian eta mikro-laguntzei esker eta sarea ongi dantzatuz behar hainbat bi lortu zutela esan zuen Santiago Abascalek papar-harro.

Vox-ek esan nahi du «ahotsa». Ahotsari dagokionez, ez dut bakar bat ezagutzen magnetofono batean-edo grabatu, eta berea lehen aldiz entzun ostean lotsatu izan ez denik. Abascal izan daiteke salbuespen. «Ez dut gehiago hitzik egingo!», pentsatzen duzu lotsaldian. Baina CUPekoek ongi dakitenez isilik egotea ere isunez zigortzen duten honetan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.