andoni egana
HITZ ETZANAK

Erdigune

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun

Bada denetik. Ezagutzen ditut lagunak zeinek ez duten inoiz lantegiko konturik aipagai. Badakizu lan bat badutela eta joaten direla ere bai. Ez dute, ordea, sekula lantegian sorturiko poz edo penen berri emango, segur aski euren poz eta penak ez direlako han egosten. Ez dute inoiz lanik etxera bueltan ekartzen. Zortzietan hasten dena hiruretan bukatzen da. Eta kitto!

Baditut beste lagun batzuk inoiz lan konturik bukatzen ez zaiena. Kolokako lanpostu baten jabe ez direlako

Aurtengo Maiatzaren Lehenarekin bizitza erdigunean jartzearen premia azpimarratu dute manifestazioetarako deia egin dutenek. Gustatu zait egunkari honen erreportajearen izenburua: «Bizitza lehenik, eta ezkerretik». Xehatu, badaezpada. Ondobizi asko baita gaizki bizi direnen lepo ondo bizi dena. Eta haiek ere bizitza dute erdigune...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.